Adinekoentzako programak

Keima Animazioak adinekoentzako programak diseinatu eta kudeatzen ditu. Zahartu ahala pertsonen bizi-kalitatea hobetuko duen zahartze aktiboaren alde egiten dugu, bizimodu osasuntsuagoa, parte-hartzaileagoa eta seguruagoa izateko aukera emanez.

Eguneko zentroetan, egoitzetan, adineko elkarteetan, udaletxeetan, hiriguneetan, kultura etxeetan, kirol etxeetan … lan egiten dugu

tercera_edad_EU1
Mundakako Geure Etxea egoitza Keima buru duen animazio programekin.

Esku-hartze psikosozialeko eta animazioko programa adinekoen egoitzetan

Adineko pertsonen autonomia hobetzeko programak, adinekoek beren kabuz eguneroko bizitzako jardueretan balia daitezen.

Programan egiten diren ekintza batzuk: osasuna eta doikuntza fisikoa, funtzio kognitiboen optimizazioa eta konpentsazioa, garapen afektiboa eta nortasunarena, inplikazio soziala maximizatzea, familiekin esku hartzea, ingurunera egokitzea, irteerak, belaunaldien arteko jardunaldiak…

Dinamizazio-programa eta zahartze aktiboa.

Keima Animazioak oso gogoan du zahartze aktiboaren ikuspuntu hori; horregatik, hainbat jarduera eskaintzen ditugu, eduki eta tresna berriak ikasteko, osasun fisiko eta mentalari eusteko eta trebetasun eta interes berriak sortzeko.

  • Tailerrak
  • Mintegiak
  • Hitzaldiak
  • Hirugarren adinekoentzako jaiak
  • Irteerak eta txangoak…
tercera_edad_EU3