Neurrira
Arlo honetako zerbitzuak gure esperientziak eusten ditu.
Dugun ibilbidea, ditugun medioen azpieitura zabalari lotuta, aurkezten diguten edozein beharrei modu onean erantzutea ahalbidetzen digu.
Keimaren aburuz Aisialdia Gizarte garapen komunitario baten alde lan egiten duen eskuartze estrategia da. Garapen eredu honen helburua komunitatetik eta komunitatearentzat parte-hartzea eta gizarte dinamizazioa sustatzea da.
Lan metodologia
Esparru sozial eta kultural honetan, funtsezkoa da dena delako jarduera zergatik antolatu nahi den eta zer antolatu nahi den jakitea. Kolektibo moduan mugitu eta jardun ez ezik, zentzuzko moduan egin behar da, errealitatea aztertzeko eta bertan sortzen diren arazoei aurre egiteko gaitasunarekin. KEIMA-k honako hauek ditu funtsezko printzipio:
Gizarte eta Kultur Animazioa
Motibazioa eragin eta parte-hartzea bultzatzeko tresna modura. Erabiltzen ditugun metodo, estilo eta tekniken ondorioz partehartzea eta herritarren dinamizazio koaxiala sustatzeko tresna egokia da.
Gizarte zibila indartzea
Gizarte zibila indartzea subjektuak euren garapenaren benetako protagonista bezala ulertzea da. Horretarako, funtsezkoa da gizarte ekintzan oinarritutako gizarte zibila.
Pertsonen antolakuntza
Pertsonen antolakuntzak berarekin dakar komunitatean sinestea eta parte-hartzearen aldeko lana.
Proiektu eta ekimenak
Proiektuek espazioak konkistatzea dute helburutzat. Komunitatearen bilera, sormena eta ikaskuntzarako guneak.
Gure jarduerak

Adinekoentzako tailerrak eta programak
Helduen dinamizazioa
Inoiz ez delako berandu gozatu eta ikasteko, ekintza, tailer eta kurtso desberdinak ditugu adineko pertsonentzat. Horrela, egokitutako programa dinamikoak eta era askotakoak garatu eta kudeatzen ditugu.
Kirolak: aerobika, pilates, yoga ...
Artistikoa: dantza, antzerkia, pintura ...
Kulturalak: sukaldaritza, informatika ..

Gaztelekuen kudaketa
Gazteen motibazioa
Keimaren ustez gaztelekuek aisiaren bidez heziketarako aukera ematen diguten gazteak harreman eta elkartzeko guneak dira. Ekintza eta zerbitzu ugarien bitartez, dinamika jarrai bat ahalbideratuko duen prozesu egonkorra sortzen duen gazteen heziketan asko lagunduko gaituen tresna.

Haur ludoteken kudaketa
Haur heziketa
Jostailu eta jolasen bidez, umearen nortasuna garatzea helburu duen ekipamendu eta zerbitzu ludiko hezitzailea da. Keimak kudeatutako ludoteketan jolasaren bitartez estimulatu egiten da, umeak beharrezko dituzten elementuak, laguntza eta orientabideak eskainiz.
Ikusi dena
Irakurketa suspertze proiektua
Haur heziketa
Jakinaren gainean gaude irakurtzen duen ume batek garatzen duen bitartean ikasten ari den pertsona bat dela, horregatik irakurketa ahal diren ikuspuntu guztietatik bultzatzea eta indartzea garrantzitsua da. Arrazoi hau dela eta, umeentzako hainbat programa ludiko garatu ditugu, hauen bidez irakurketarekiko eta ezagutzarekiko interesa sustatzea dugu helburu.

Ardurakidetza eta etxeko lanerako autonomia tailerra
Helduen dinamizazioa
Gaur egun oraindik ohikoa da gizonezkoek etxebizitza eta motorreko ibilgailuak konpontzeko lanak burutzea, eta emakumezkoak, berriz, zainketa, garbiketa eta elikaduran murgildutako jarduerez arduratzea. KEIMA enpresak lanak elkar trukatzeko tailerrak garatzea proposatu dugu, gizarte jarrera diskriminatzaileak pixkanaka ezabatzen juteko helburuarekin, estereotipo sexistak ezabatzeko helburuarekin. Horretarako, gizonen eta emakumeen familia eta gizarte arloko zereginak modu orekatuagoan banatu nahi ditugu.

Gaikako programak
Haur heziketa
Elkarbizitzaren etengabeko bilaketan, txikienen arteko errespetua eta gizarteratzea.
Ikusi dena
Sentsibilizazio kanpainak eta jardunaldiak
Kudeaketa orokorra
Publiko guztiei zuzenduriko sentsibilizazio kanpainak burutzen ditugu: bide-heziketako programak, osasuna eta drogazaletasunak, zuhaitzaren eguna eta aste berdea, neure kotxerik gabeko eguna eta mugikortasun astea, liburuaren eguna, euskararen sustapena...

Genero berdintasuneko ikastaroak
Helduen dinamizazioa
Keimatik genero berdintasuneko ikastaroak egitea proposatzen dugu, emakumeen berdintasuna hobetzea oinarrizko elementua izanik. Infl uentzia eragitea, boterea, haien erlazioen buruzagitzan haien ahalmenak ezagutzea, autoestima eta autonomia handiago izateko erabakiak hartzerakoan.
Tailerrak: Ahozko eta idatzizko adierazpen tailerra, Literatur sorkuntza tailerra, -Nortasuna eta garapen pertsonala, Pintura eta marrazki artistikoa, Gatazken konponbidea, Autodefentsa, Barreterapia, Gizarte antzerkia…

Liburutegiak
Kudeaketa orokorra
KEIMA enpresaren ustez, liburutegiak barne hartzen dituen erkidegorako kultur erreferente bat dira. Instalazioak materiala kontsultatzeko edo ikasteko gune bat izan ez ezik, kulturarekin topatzeko, denen esperientziak elkar trukatzeko eta esperientzia berriak sortzeko eremu bat dira. Informazioaren eta ezagupenaren gizartera sartzeko atea da.

Irakurketaren sustapena
Helduen dinamizazioa
Aisialdi denboran, gizabanakoaren sormena eta irudimenean eta irakurtze denboran garatzeko ohituretan zeregin aktiboa izaten dute dinamizazio programei buruz hitz egiten dugu. Informazioan, hezkuntzan, aisialdian eta kulturan eskaintza osatua eta baterakidea bermatzen dugu.

Gazte informazio eta dinamizaziorako bulegoak
Gazteen motibazioa
Gazteek, gai desberdinetan (etxe bizitza, aisialdia, hezkuntza, lana… behar duten informazio guztia eskaintzeko zuzenduta dauden zentroak dira. Espazio hauen bidez ez ditugu soilik gazteak informatu nahi, baizik eta Keima bulego hauek gazteak dinamizatzeko tresna bezala eskaintzen dituela.

Programa espezializatuen antolakuntza
Gazteen motibazioa
Gazteentzako proiektu ludiko eta hezitzaileak garatzen ditugu: ingurugiro hizkuntzako programak, bide hezkuntza, sexu hezkuntza, udako liburutegiak, eta abar.
Ikusi dena
Irakurketa suspertzeko programak
Gazteen motibazioa
Bere kabuz ikasten ari den pertsona da. Irakurtzen ari den mundu berri hori interpretatzeko gaitasuna izango du, ikuspegi kritikoa garatuz. Mundu eta errealitate berriak edo imaginarioak irakurrita bere barne mundua aberastu egiten da, mota ezberdinetako jakintzak barneratuz. Keiman garrantzitsua ikusten dugu irakurketan motibatzea, gazteengan honek trebetasun positibo asko bultzatzen baititu.

Gazteentzako ikastaro eta tailerren antolakuntza
Gazteen motibazioa
Eskaintzen ditugun tailer eta ikastaroak pertsona solidario, parte hartzaile eta haien ekintzak gizartearen eta norberaren hobekuntza bideratzeko gaitasuna bultzatzeko egiten dira: globoflexia, hip-hop, kapoeira, perkusioa, txalaparta, bertsolaritza, antzerkia, magia, zirkoa, bitxikeriak, grafiti, txapak…

Udako udaleku eta kanpamenduak
Haur heziketa
Gure esperientzia zabalak, udalekuak ume bakoitzeko beharrizanak kontuan hartuz garatzera ahalbideratzen gaitu. Oinarri dinamiko batekin, haurren heziketa garapena sustatzen dugu ekintza desberdinen bitartez eskulanak, tailerrak, jolasak, txangoak, etab. Opor dibertigarriak eta hezitzaileak izatera laguntzen dugu.
Ikusi dena
Ikastetxeentzako zerbitzuak
Haur heziketa
Eraldaketa handiak antzematen ari dira gizrtean, inguru naturalean eta kulturalean. Aldaketa hauek gizarte talde guztietan eragin handia dutelarik. Ondorioz, hezkuntza zentroetan, zeharkako gaiak, agertzen ari zaizkigun egoera problematikoak ulertzeko eta egoera berri hauek sortarazten dituzten gatazka moralak konpontzeko erronka dira. Keiman, hezkuntza zentroei behar honetan laguntzeko, gizarte-hezkuntzan oinarritzen den animazio proiektuen diseinua eskaintzen ditugu. Proiektu hauen helburua ez da heziketa alternatibo bat eskaintzea bazik eta heziketa formalaren gehigarri bat izatea. eskola orduetatik kanpokoak, bazkalosteko tailerrak, txangoak…

Eskola-haurrekin hezkuntza proiektuak
Haur heziketa
Gizarte eta kultur-eskuartzeetan alternatiba eskeintzearen beharra ikusten dugu Keiman. Beharrizan hauek asetzeko hezkuntza proiektuak proposatzen ditugu: prebentzio kanpainak, jolastokien dinamizazioa, bide hezkuntza, elikadura, hezkuntza interkulturala…

Ingurugiro hezkuntza
Haur heziketa
Adin goiztiarretik ingurumenari dagokion ezagutza eta errespetua aurkitzen saiatzen diren programak.
Ikusi dena
Euskara sustatzeko programak
Haur heziketa
Gure esku dago haurrei, etorkizunean, euskaraz bizitzeko aukera eskaintzea. Uste dugu garrantzitsua dela euskara familia eta eskola ingurutik kanpo ateratzea. Haurrak euskaraz bizi eta erlazionatu beharko lirateke inguru horietatik kanpo. Gure ustez, haurrek ohitura horiek bereganatuko dituzte proiektu dinamikoak eta dibertigarriak sustatuz, eta ez euskara betebehar moduan aurkeztuz.
Ikusi denaAurrekontu bat eskatu, zerbitzu bakoitzean ditugun erreferentziak ezagutu edo bestelako zalantzaren bat argitu nahi izan ezkero bete ondorengo inprimakia