BEBEOTEKAK

1-3 urte bitarteko haurtxoei zuzendutako gunea izango da. Koloretako plastikozko hesi batek ingurutatutako 15 jolas baino gehiago izango ditu: Psikomotrizitate jolasak, pilota igerilekua eta goma espumazko puzzleak. Adin tarte honetako haurrei soilik dago zuzendua jarduera hau.

Zorua PUZZLE FIGURADUN SINTASOL-arekin estaliko da.

FITXA TEKNIKOA

Dimentsioa: 6x8 metro gutxi gorabehera.
Gomendatutako adina: 1-3 urte bitartekoak.

LUDOTEKAK

Familia jardueren baitan, ludoteka jarduera azpimarragarria da. Egurrezko landa itxurako hesiekin inguratutako eremu itxia da. 20 JOLAS DESBERDIN baino gehiago ditu. Jarduera hau 4-6 urte bitarteko haurrei zuzendua dago.

FITXA TEKNIKOA

Dimentsioa: 10X14 metro gutxi gorabehera.
Gomendatutako adina: 4-6 urte bitartekoak.