Piratak

Zabal daitezkeen 12×6 m-tako piraten galeoia eta 8 x 5 metrotako altxorraren irlaren bidez, eremua piraten benetako lehorreratze bihurtuko da.

Galeoia guztiz apaindua dago eta barnekaldean, parte hartzaileek mozorroen tailerrak, piraten jantziak etab. aurkituko dituzte.

Irla berriz, txikienentzako jolas txoko bihurtuko da, txirristekin, tunelekin, kulunkekin, etxetxoekin etab.

Zirkoaren mundua

Zirkoaren mundua beti izan da era klasikoa dibertsio eta lilurarako. Artista baten lana erreferentzia moduan hartuta, erdiko pistaren barnealdea esparru magiko bilakatuko da.

Pistan hiru eremu ezberdin aurkituko ditugu:

  • Mozorro eta eskulanen eremua.
  • Oreka eremua 20 jolas baino gehiagorekin.
  • Fantasiazko makilajerako eremua.

Pista guztiak Zirkuaren munduarekin zer ikusia duen dekorazioa izango du.

Herri kirolak

Herri kirolen gaiaren baitan, parte hartzaileek baserri munduan murgilduko dira, eta baita landa eremuko jolas eta kirolekin ere: ikasi eta praktikatzeko aukera izango dute. Bertan, indarra, trebetasuna eta abilezia landuko dituzte.

Ekintzen eremua egurrezko hesiekin inguratua egongo da, eta kirol eta jolas bakoitzak seinale bat izango du beharrezko azalpenekin. Poliexpan eta goma-espumaz egindako elementuekin apaindua egongo da eremua (bideentzako harriak, etab.), zama, zakuak, eta.

Ekintza, taldeetan edo banaka egin ahal izango da.

Gabonak gabon

Gai honen inguruan, haurrek Olentzero eta hiru errege magikoak bisitatu ahal izango dituzte. Oso ondo egongo dira apainduak. Olentzerorentzat baserri bat montatuko da, sutondoa, lanerako tailerra, Gabonetako zuhaitza, pazko loreak, egurrezko hesiak, etab. Hiru errege magoentzat aldiz, stan bat egongo da eta jarleku errealak, gutunentzako postontzia, urre koloreko hesiak, moketa, oparien kutxak etab. edukiko dituzte.

Proposamen bakoitzean hiru ekintza prestatzen dira: Olentzero edo Erregeei bisita, gutuna idazteko tailerra, Gabonetako eskulanen tailerra eta goxoki banaketarekin batera opari bat emango zaie.

...  
baina hau ez da hemen amaitzen
 !

Disko mobil

Ikuskizunak

100% diversión asegurada

Diskoteka eta karaokeak, pailazoak, magia (Ibon Magoa), ipuin kontalariak, antzerkia, txotxongiloak, animazioak, fanfarreak, berbenak, nazioarteko folklorea, erakusketak, globoflexia…