Liburu azoka

Utzi liburuetako eta ipuinetako kondaira miragarriek mundu desberdinetara, beste garai batera eraman zaitzaten. Horrela, parte-hartzaileek une atsegin eta dibertigarriak igaroko dituzte. Eta aldi berean, liburuek eskaintzen dutena ikasiko dute.

Julio Verne-ren programa, Andersen programa, Liburu Erraldoia eta ekaeraren araberako programak.

Nekazaritza eta abeltzaintza

Parte hartzaileek, azoka giroan, lan eremuko nekazaritza eta abeltzantza lanak egingo dituzte. Taloak egiten, artilea orrazten, etxerako lorontziak egiten, etab. ikasiko dute.

Mugikortasunaren astea

Neure kotxerik gabeko eguna mugikortasun asteko jazoera nagusienetariko eta nabarmenetariko bat da. Egun baten zehar hiritarrak kontzientziatzeko hainbat ekintza eta jarduera antolatzen da, garraioaren irisgarritasuna hobetzeko eta lekualdaketetan, ohitura iraunkorragoekin sentsibilizatzeko helburuarekin.

Txikietatik bide-arloko ohiturak irakatsi behar dizkiegu, ohitura egokiak har ditzaten. Horretarako, mugikortasun astean zenbait jarduera antolatuko da, besteak beste:

Zuhaitzaren eguna

Zuhaitzaren eguna aste berdearen barruan dago. 7 egun, ingurumen-heziketarako programak garatzeko, 1. eta 2. zikloko eskola-haurrei zuzenduta.

Zuhaitzaren eguneko jarduerak honako hauek hartzen dituzte barne:

  • Zuhaitzak landatzea
  • Informazio panelak
  • Birziklapen tailerrak
  • Kontsumo arduratsua

Aste berdea

Aste berdean ingurua zaintzen ikasten dugu. Gure aldetik jar dezagun eta ingurumena hobetzen lagun dezagun, gutxiago kutsatuz eta gehiago birziklatuz.

Parte-hartzaileek tailerrak birziklatutako materialarekin egingo dituzte eta edukiontziak desberdinduko dituzte oso jolas dibertigarrien bidez.